3KO^
Zenbait gauza ez baldin
badizut aipatzen
hona zergatik den:
gauza hoien izenen
berririk ez nuen.
Eta nahiz bataiatzen
apaiz ona naizen
nik asmatu izenen
beldurretan nintzen
gauza hoien ez-izen
gerta bait zitezkeen.
Halaz ere errudun
natzaizu aitortzen
ez ausartzearren.
Gainera aitzakia
nahiko bada hemen
gauza jakinez gero
nolako zera den
zuzen ez bada trabes
jarri behar nuen
jendeak berri zerbait
jakin zezakeen [sic] (1)