Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Behartsuen Salbatzaile,
Zugan dugu itxaropen,
geugan nahi
inolaz etsi ezina.

Herri ttiki bat gara
Herri handien erdian.
Zapalduta bizi gara
geure lur eta herrian.

Geure izate-modua
ezin dugu bizi:
menperatzaileek
euren eratara
bizi arazten gaituzte.

Dantza zeuon dantzak,
zeuon deporteak egin,
esaten digute;
baina ez digute geure
eskolarik dezagun
inola ere uzten.

Behartsuen Salbatzaile,
zeugan dugu itxaropen:
iguzu geurea lortu
arteko indar-laguntza.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa