Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

3KO^

Berezkoa nahi dut,
nekezkoa bada ere,
hitzaren jaiotza
bere pauso martxan
nahi dut ikusi
bere mintza urratuz
gaineko lurra jasoz
irtenez argitara,
aidea zehar gora
bere hotsa luzatuz
paisaian bere taiua aurkeztuz
denboraren korronte barruan
aldiak marka liezaiokeen
giroaren mende
beste
hurreko edozein
kreatura bizi eta
aldian aldiko
bezala.

Gaia 1: Idazlea
Azpi-gaia: Idazlea: Hitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa