Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

3KO^

Ahaztu egin nahi dut
ritmo eta rima
ikasitakoz. (1)
edo eta askatu (2)
idazkiaren forma
(aurre-erabaki dezakeen
molde ikasitatik) (3)
Berezko bultzada
bizitzakoa opa
diot esankizunari
eta
berezko etorri
—pausoen neurria ta hotsa—
datorrela dabilela
bere buruaren
bere bide
airetan
bere bidea
alik eta askatasun andienez
eginez
bere buruaren
antz eta irudi
barrurengoari
erantzunez
ahalik eta zintzoen
Bizitzaren
unez uneko zauzkada
nahi dut bakarrik
idazten dudanaren konpas
eta melodiatzat.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Artea
Azpi-gaia: Idazlea: poesia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa