Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

3KO^

Baina nik euskara.
Lurrezko ontzi hautsi
lurrean bertan behera
utzia, nik euskara
hartu dut. Badakit
zati asko falta duela
badakit esankizun handi dunek
ez dutela ontzi hontan
jarri nahi izan beren
mezuen edertasunik
Artzaiek landu zuten,
nekazariek apaindu
paisaia irudiz
Harotz eta arrantzaleek ere
etxeko izan dute ta
herriko jende apalak
hortan hustu ditu
bere jakintzak, kantuak
ipuiak eta mila
nabardurazko berriketa
egunerokoak.

Pobreen ontzia da
ta horregatik dago
zatitan banaturik.
Aberatsen gustoko
eduki distiratsu barik
Ahaldun eta zaldunen
mahaitatik jaurtia
handitasuna helburu dutenek
gutxi etsia
hitzez maitatzen duten askok ere
erabil-ezintzat joa
Nik ontzi hauxe dut
nere huskeriak gordetzeko
neuretzat aukeratu
Ez huskeriak direlako,
bitxi banitu aukeratuago
bait nuke oraindik,
etxeko ontzirik etxekoena ta
maitakorrena delako [zaidalako]
Herriak zertzuk ipini
dituen begiratzen dut
hunkiturik. Sukaldeko
solas, ganbaretako
ipuin (1)

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Bajuak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa