AOB^
Begiratzen dut eta beti
jasotzen da eguna.
Urte oro eltzen dire mahatsak
txakolin pixka bat egiteko hainbestean
behintzat.
Batek estuegi hartzen ditu, agian, gertakizunak,
estuegi edo nekazarien zalantza pixka bat ilunez.
Baina aitortu behar dut mahatsondo berriak urte oro [mahatsondoak]
gaztaina taketen gainetan lotzen dituten [ari diren] zenbait
badirela oraindik,
eta, oraindik txakolinari
gustoa hartzen diola Euskal Herriak. (1)
Eta nork daki oraindik txakolina
Baskongadas guztian egarriko ardo (2)
ez ote den izango?