2KO^
Adiskide,
Zuk, oraindik, ulertzen duzu euskara.
Adiskide,
esaiozu zure seme erdaldunari
zure lagun erdaldunari
esaiozu adiskide,
badioala [sic] arnasa
ba dioala herri hau
hizkuntza eder batez
bataiatu zuen
hizkuntza.
Hizkuntza arrotzetan
mintzatzen direnei
esaiezu adiskide
nola goazen aidera
pikutara
aztarren bezala
izen batzu utzita
ba goazela soinua
lepoan hartuta.
Galdetuko dute
jadanik ari dira
galderok egiten
galdetuko dute
ezarri genien
abizenez
gauzei lotu genien
betiko izenez.
Galdetuko dute
gure ezurren gainean
baina ez dute
soinurik entzungo.
Zuhaitzak, mendiak
herriko harriak
itsasoa iturriak
geldituko zaizkie
bizitu zituen
arnasarik gabe.