Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB(C)^

"Pra abranguer a vergonza do mundo digo Viet Nam e basta". (C.E. Ferreiro)

Begira orain.
Ez ahal dira txoriak goizegi ixiltzen?
Begira hemen arima gabe dabiltzanak,
galdetzeko argirik gabe,
begi txikietan begiratu-puntta batentzako lekurik gabe,
hankapeko lurraren zirririk nabaritzen ez dutela,
oin perlesituen gainean.
Baina orain
bizitzen saiatzeak merezi ote duen ere
galdetzen dizut.

Bai! Hau, garratza baino zerbait gehiago ere ba da.
Ez ahal dira txoriak ere oso goiz ixiltzen?
Arima gabeko gorputz bizien biraoek inguratzen gaituzte.
Damutzeko gauza ez diren miloien artean
integratzen ari da gureganako ixiltasuna
ixildu eta ixildu,
zuhaitzen erroetako
lurraren ondoraino.
Ez dizut galdetuko
bonba haiez gero
ixiltasunaren ixila besterik entzuten ote duzun.
Ez ahal dira orain txoriak ere azkarrago ixiltzen?
Hara, egunez ere lo egiten uzten digute orain.
Ez dakit zer ote dioten mila ixiltasun baterako horrez.
Agian, zorion egunak ahaztu zitzaizkiela, diote.
Agian, hezur iharretako [hezur iharretatik darizkigun] argi laruak ere
itxungi ditzagula, esan nahi digute.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa