Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

2KO^

Nori, zeri dagiozu agur?
Zeri diotsazu: Geldi? Nori?
Zer esan behar diguzu besoa jasota?
Baina jarraitzeko
itxura ageri duzue.
Agian pasadako diosala da.
Zuk zaldi akitu antzeko hortan
itxura hobeko astotan itxura
hobeko Santxo
inguruaren handiak
ttipi agertzen zaitu
Zure zaldiak makur darama burua
agian noizbait ura ikusi duelako
agian jaso ezin duelako.
Lasaiago ageri da astoa
ta asto gainean Santxo
Hizketan ari natzaizu eta ez didazu
hitzik erantzuten
ez diozu ezer.
Ez dakit zer
Oteitzarenaren aide aurkitzen diodan
zure musuari
ez zera asarretzen ere
agian asarre zaude
ta aidean duzun eskuz
mintzo zera soilki.
Ez diosta ez eta
Santxok ere ezer
Hutsera bezala begiratuz
irriparre antz bat dagi
Eta ezkerrean duzun daga hori?
Burdinaz jantzita zaude
Santxo bakez.
Ta ez diostazu ezer.
Cervantes bere beste
Quixote bat asmatzen
ari dela dirudi
agian zuk Espainiako plazaraino
heldu zerala esan nahi duzu bakarrik
dagizun jestu horrez.
Zer gertatzen da hemen?
Zer gertatzen da?
Bukatu al da idealismoa?
Idealismoaren garaipena ote
jardun aldi berri baten hasera?
Ez diozu ezer
Zure zaldiak dromedario dirudi
Eta zuk gertuagotik
ez dirudizu, ez duzu
Oteitzaren antzik.
Oliba hondo [sic] baten ostean
izkutatu zait orain Santxo.
Ala isil nadila esan nahi deustazu?

Gaia 1: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa