Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

2KO^

Bildur naiz mintzatzeko
bildur idazteko
ongi mintzo nahi nuke
eta ongi idatzi
jendeari gusto
handia emateko.
Gero ez dut hitz egiten
eta ez dut idazten
jendeari gusto
handirik emateko
gauza ez ote naizen
bildur naizelako.

Baina jendea maite ez banu
ez nuke bildurrik
hitz egiteko
ez nuke bildurrik
idatzeko.

Emakume batek baino
gehiagok esan dit
ez dudala bihotzik.
Ez zidan esango
bihotzik ez nuenez
zihur egon balitz (1)

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa