Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
HGBN^
Euskalherrian mahastirik
landatzen denik ere
euskaldun askok ote
dakiten, ez dakit.
Euskalherrian askok
euskera landatzen denik
ba ote dakiten
ez dakidan bezela.
Baina Euskalherrian
lantzen da mahastirik,
euskaldun askok, agian,
jakin ezagatik.
Baita euskerarik
ere bada lantzen,
Euskalherriko zenbait
ohartu ezarren.
Baina Euskalherrian,
euskera-zale
diranen pare,
mahasti-zaleak neke
asko hartzen dute;
neke
neke
merke
asko hartu
ere. [I]