Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Ba goaz ilunetan sartuz
—txapel hutsa lepo gainean—
Herria azpiratuz edatzen ari den
gauaren menpean
Ez handi batera goaz
des
-egiten goazen bitartean.
Bizitza galdu-ala, ari zaigu eza
desa
itzalez nagusitzen.
Ez geldigarri bat: irensten goaz,
ginanaren ukazioan zurruntzen,
paparreko pañuelo zuripetik bizitza ustutzen
lurretik aldentzen edo
hutsean murgiltzen.
Herri bizien erdian,
gure Herri-bizitzarik-eza abiatzen* dut
euskaltasunaren pultsu ahulak geratzen,
aizeari gure birietan lo-hartu eraginez.

________________

1KO^

Bagoaz ilunetan sartuz
txapel hutsa lepo gainean (0)
Herria azpiratuz [Herriaren gainean] edatzen ari den
gauaren menpean
Ez handi batera goaz
des-
egiten goazen bitartean
Bizitza galdu-ala, ari zaigu eza
desa (1)
itzalez nagusitzen.
Ez geldi bat: irensten joan gara; (2)

ginanaren ukazioan
zurruntzen, bizitza ustutzen
lurretik aldentzen (3).
Herri bizien erdian
gure Herriaren bizitzarik eza
lagatzen dugun neurrian
geratzen doala abiatzen dut
euskaltasunaren pultsu ahula
lo hartu eraginez aideari
gure bizietan.
Bizitzarik eza daramagu ia
Ez onek inguratu (4) darama
gure lurraldea Heriotzaren
esku-barruan.
Bizirik eza edo
ekite-iturrien geratzea
badoa aidean edatuz [aidera igoaz]
lurrean ildako artalde
handi baten kiratsa bezela
edo jausten da
maldan behera putreen jaia dagian
zati banatuen zarata (5)
ustelez
Ez al duzute sumatzen?
Herriko odolaren geldia
loak artzen ari zait
gorputzean
lo geldian zorna bihurtzen
oiartzunik ez duan
ixiltasun betikoan
inorako bide gabe.
Ez, Ez ukatzen ari
naizela abiatzen dut
lurrean ez bai dago
niretzat aiderik.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa