1KO^
Gazteak ba doaz
Bakarrik atera ziran
urrun eta bakarrik doaz
behar bai zuten jarraitu
aurrerako bidean.
Gazteak ba doaz
heurak egin behar
izan dute bidea.
Ez ginan ausartu [esnatu]
gazteekin aurrera [gazteei laguntzeko]
ordua zanean ertetzen [sic].
Ez genuan irten
heurekin batera
bide zaharretaz kanpora
arlo berriak heurekin
batean lantzera.
Gazteak ba doaz
eta hasten ez bagara
ibiltzen, atzean
geratuko gara,
geroz atzerago.
Jadanik nahikoa da
atera diguten
bitarte luzea.
Jadanik ezin dugu
onartu egotea.
Jadanik behar dugu
ibiltzen hasi ta ibili
azkar eta atzeman
aurrera doan taldea
ta...
besterik ezin bada
ibiltzen jarraitu
artean, behar bada,
ez da hain berandu-ta.