Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Esku bat dator sasira.
Esku bat dator, gogor.
Begira esku bat hor
esku konkor
itai bat bezala okertu
makur bat. Begira
esku handi ta herstu
zabal bat, gertu,
itai bat bezala, mailu
bat bezala, esku
bat bezala, askatu
kontu
faltsu
batez lortu gaitzan,
sasitzan sartu sartzen
delarik, jadanik
sartu ta sartu.
Esku bat hor,
behatzak bost kate
ta eskupea dolare.
Esku bat hemen
ifarraldeko izotzen hotzez
bazterrak errez,
katu erpe modu izu
garri (1) handi esku-modutu
esku ezker oker okertu bat
hemen, gertu, sasitzan sartu
sartu delarik lortu gaitzan,
izugarri gertu.
Izu gaitezen mogitu
izugarri sasiak astintzen
lehenbaitlehen, sasira
datorren esku herstu horrek herstu
hartu ez gaitzan
esku horren esku,
behatzak bost kate
ta eskupea dolare
bait ditu.
Baina herstu mugitu behar dugu. (2)
Sasiek entzun dezaten,
katuek entzun dezaten,
gizonek entzun dezaten,
txoriek entzun dezaten,
sasiko txoriek
zera dute esaten:
Aske nahi dugun arren
askatasuna jadesten
jardungo dugu ahalik noizbaiten
aske edo gorpu gaitezen.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Bizitza: Askatasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa