Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
HGB-2^
Kontuak eginda
hobe zukean txoriak
isilik egonda. [I]
Sasiak
mugi zitzakeen haizeak:
Sasia ez bait da katu,
ez gizon interesatu.
Baina haizeak
ez ditu zabalduko
katuaren erpeak,
ezta gizonaren
bihotzeko ateak.
Norbere alde besteren
askatasuna erre
-matatzeko erre
-medio gabe,
katu
edo gizon behar bait du.