Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Baina katuak
azkar entzuten ditu (1)
txoriaren lantuak.

Gizonak ere
laster luzatzen
dizkio eskuak,
katuak eta gizonak
askatzaile bait dira,
gero gerokoak.

Baina
geroko kontuak
baino lasaiagoak
bazituzkean baita
sasi artekoak.
Edo antzekoak.
Laguntzen ez badio
behintzat, milagroak.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Askatasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa