Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGB-2^

Baina gu
inork ez gaitu
inoiz askatuko.
Askatzaile berriekin
ametseta berririk
ez dezagun egin.

Mila aldiz erori gara
tranpa berdinean:
Luzatu genuen eskua
salba gindezaten
ta, eskutik lotu ginduen,
bakoitzean esku
ta eskubide bat galduz.
Eskuekin kontuz;
ez ditzagula luza,
berriz kate berriz (1)
ez gaitzaten lotu.
Hobe ditugu apurtu
harkaitzen kontra,
laguntza eskaintzen
digutenen kontra.
Gure burua katetik
behar dugunak askatu
geu gara, geu;
ala
inor ez. (2)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa