HGB-2^
Euskal Herri,
euskaldunak badaki,
ez dela lehor soilki;
baina ez itsasoa
noraino duen herri.
Euskal Herriari,
agian, itsasotik
ez diote mugarik
oraindik ifini.
Itsasoa, itsasoa...
Eta itsasoz doa
pozik euskaldunen
zabaldu-gogoa.
Itsasora noa
—esan zuen—, ta joan zen
berrogei legoa;
ta ez zaio irudi
orindik itsasoa
ez duenik Herri.
Itsasoa, ez kendu
ilusinoen amu
hari gabekoa!