HGB-2^
Kaiolan jaio ziren
txori txoriburuek
askatasuna behar
omen zuten aurren.
Eta askatu zituzten.
Baina nola ez zekiten
alerik bilatzen,
goseak hil zituen
eta nola ez zekiten
hegaz baliatzen,
katuak jan zituen;
eta nola ez zekiten
alkarri laguntzen,
ez ziren defenditzen;
eta nola ez zekiten
batera ibiltzen (1)
sakabanatu ziren.
Gero
kaiola zabaldu zienak,
jajaja luze batez,
farre egin zuen. (2)