AOB^
Bazen txori bat
berak ere
kantuan egin nahi zuena. (1)
Mila ahalegin egiten zuen
sentitzen zuen kantu gozoa
kantu-modutzen,
baina ezitzaion [sic] kantu zeritzon
ganorazko txio-txiorik
egundo ateratzen
Halere etzuen etsitzen
eta ekinean zion ekiten
asmatzen etzuen kantu-lanari
berak ere kantuan egin nahi baitzuen
Bazen txori bat
mila bat kantu-zirriborro
besterik egin etzuena
Oso zahar egin zen
eta oraindik
bere gustoko txio-txio bat
sortu-gogoz
hiltzen ikusi nuena. [I]