HGB-2^
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat. (Bitan)
Iturrien eta landareen,
narrastien eta lau hankakoen
eta hegaztien eta gizonen
Ama Lurraren bizizko
eragin bizkorra da hau.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Oskarbipeko
udalen-arratsalde honi
erne-beharraren usaina dario
itxaropen berri baten
mandatu zihur bat bezala.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Bizitzaren segurantza
heltzen datorren ageria nabari du
lurretik gora jasotzen ari den
poztasun goralariak.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
O, bai. Ilunkara-kortina
sedazkoaren ostean
gordeko da eguna,
biharko landu ahal dezan
goiz berri eta argiago bat.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Ordu berrien atari pozezkoz
inguruan hemen
Euskalerria nondinahi
bizitzaren erreinura
bizi eta urduri igotzen
lurrak eskaintzen dion
segurutasunak lagunduta.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Dena ari da gertatzen,
eta gaurko hainbat ardura,
datozen egun argien
hazi ernemindu bezala
kokatzen ari da
dagokion lurrean.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Oi, Lur, oinen oinarri zatzaigun lur eder,
gure Herria eusten duzun lur ona,
zure gainean jartzen dut eskua
eta bihotz apalez bedeinkatzen zaitut.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Euskalerriko arratsalde hau
misterioz egina da dena
eta badoa udaberriko ura bezala
lehenengo loreen artetik aurrera.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Oi, nahi askatzaile,
mendien osteko argiak argitua,
ilargi zuritan
harkaitz gorri bat bezala,
agurtzen dut zure bizkarraren indarra.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
Ezetasunaren Aita zabal eta sendo,
bedeinkapena eskatzen dizut
lur honentzako
eta udaberritzen datorren
gizaldi berrien soro
eta haziarentzako.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.
lkutzen gaituen udaberri hontan
berritzen ikusten ditut
gauza eta gizon
eta harriaren eta uraren
gaineko Herri honi
baderitzaiot jadanik
justiziaren erreinu.
Hau ez da irudipen bat,
hau ez da oroitzapen bat,
baizik sentimendu bizi bat.