HGB-2^
Menditik dator erreka,
dolmenak ditun menditik;
menditik behera, korrika;
mendiak haren uherka*
iturritik itsasora.
Menditik dator erreka:
udan geldiro jeisten da,
itzaletik itzalera,
giro gozoz apalduta,
erreka denentz ahaztuta.
Dolmenak ditun menditik:
mendien urrun hartatik,
basoen ilun luzetik,
guganaino etorri da
jadanik hibai delarik.
Menditik behera korrika:
ta ibarra zehar gainezka
bildurgarria jartzen da
giro txarrik dagonean,
ur eta lur bat eginda.
Mendiak haren uherka:
Ta, haiegatik [sic] da erreka,
haien arekan* gordeta;
bestela bazen zingira,
bertan behera zabalduta.
Iturritik itsasora
Iturria non da baina?
Ta ez dakigu luzera.
Baina hibaia hibai [sic] bada,
itsasoz ere hibai doa (1).