Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Ikus horma. (1)
(Eguzkiak alferrik galtzen du).
Ikus hor aurrez aurre irudiok
oinazea dariela
begi-zuloak itzalez handi
ta aurpegia gora
zeruari galdetuz
"zergatik utzi gaituzu?"

O, ez; handikeriarik ez dio.
(Eguzkiak alferrik galtzen du).
Oinazearen kantu ilun bat dio
irudi bakoitzak, etsipen bat bezala;
hondamendi baten
nahigabea darie hormatik behera (2)
lurretik desagertuz doan
Herri baten hutsunea bezalakoa
edo haren etorkizuneko argirik ezaren
beltzura zaie urratzen,
horma guztia itzalduz.
(Eguzkiak alferrik galtzen du
horma hau). Eguzkiak argi ergel bat
egiten dio
lutuarentzako errespetorik gabe.
Baina ez da hemen inor eta ezer antolagabetzen,
bakoitzak iraun egiten du baizik
jatortasun lege inork hautsi-ezinez
eguzki berberarentzat harrizko
desafio bat bezala.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Absidea/frisoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa