Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Triste atera da
tristearen erretratua.
Arantzazu, 1969.
Elizako fatxada
bukatu den eguna.

Farre egin zezala
agindu zioten tristeari. (1)
Ta egin zuen tristeak.
Tristeagoa ...! (2)
Farre tristearengatik
gaiztoa deitu zioten
tristeari.

Ta rebelde bezala
dago fitxaturik. (3)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Absidea/frisoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa