HGB-2^
Non zegoen nahigabea? 
Oteitzaren txintxan*? 
Harri beltzetan gordea? 
Edo agian herritarren 
begi larrietan?
Baina non ez ote zegoen?
 
Agian trintxan ere bai; 
agian harrietan ere; 
badakigu begietan 
zenbat nahigabe zegoen.
Trintxak ikutu-ahala 
harri beltzetan ere
nahigaberik bazela 
agertuz joan zen.