Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Batzutan uste dut
euskarak bizirik
iraungo duela
luzaro oraindik
eta idatzi egiten dut begiak
sortalderantz lasairik.

Bestetzutan badirudit
euskara heriotzetik
hurbilegi dagoela
zauri hilgarriz beterik
eta idatzi egiten dut begiak
sortalderantz oraindik.

Inoiz ere ez dut
zapuzten euskararik,
ezergatik ere
utzita ez dago konturik
Eta idatzi egiten dut begiak
sortalderantz ernerik. (1)

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa