HGB-2^
Begira gaua ta ikusi
egunik nola ez den ageri.
Zuhaitzak alferrik daude
adarrak luzatuz zerura.
Baina zerurik ez dago, agian,
edo gorra da guretzat.
Gure bizitza leizeak deitzen du;
arnasa galtzen dihoakigu, jaio-beharrez
jaio ezin diren haurrei bezala;
baina, agian, zaharregi gara.
Lurrak ez du gure egarririk
askatasuna eskatzen dugulako
bere irentsi-gosearen kaltetan.
Itsaso-olatuak bidaltzen dizkigu
harrapa gaitzan eta jan. (1)
Baina nora begira zaude?
Olatuek etxea eraman dizute.
Baina barkatu, ez bait nekian
itsututa zeundenik. Baina agian
neu ere itsutzen hasita nago.
A, bai: ura nahi genuen, baina ez genuen geuk
zulatu harkaitzik; itsasoa ekarri genuen baizik,
eta gure hibaian gehitu da urik
—ez zeruko euritik eta lurreko iturritik—
hibaia ito artio ta arrainak itsutu.
Baina ez dakit ulertzen didazun,
baina, behar bada, ez didazu,
entzun ere egiten.
Baina jadanik berdin zait,
jadanik hobe da ulertzen ez baduzu,
entzuten ez baduzu, ikusten ez baduzu.
Zergatik behar zaitut haserretu arazi alferrik?
jadanik ez dagokigu itsutzea besterik
edo luzaroan itsasoari so egotea. (2)
Ahaz dezagun ezagutu genuena (3)
ta jatorriz dakiguna;
mozt [sic] dezagun sustraitik bihotza (4)
ta maitasuna;
gizonak ez daude gure zain.
Gure gauaren zale dira,
heriotzaren esku utzi gaituzte,
ezoa* ostu diete gure sustraiei.
Ez zazu jadanik egunik datorren begiratu ere
egin,
ez argirik inork dakarkizun ere. (5)
Zer gorrotatu dugu heriotza ez bada?
Nola irentsiko dugu hondamendi hau?
Egizu deihadar eta entzun aingeruen isila. (6)
________________
ANT^
Begira gaua eta ikusi
Egunik nola ez den ageri
Zuhaitzak alferrik daude
Adarrak luzatuz zerura
Ez dakit, ez dakit, ez dakit.
Ulertzen didazun, ez dakit.
Baina berdin zait,
Ez dakit, ez dakit, ez dakit.
Gure gauarentzat begira
Heriotzaren esku utzi gaituzte
Ezoa ostu diete ezoa sustraiei
Ez begiratu egunik datorren
Ez agiri inor dakarkizun
Egizu deiadar bat eta itzul aingeruen isila.
Ulertzen didazun ez dakit.
Entzun ere egiten ez dakit
Baina berdin zait, ulertzen, entzuten, ikusten ez bainauzu.
Ez dakit, ez dakit.
Ez dakit, ez dakit, ez dakit.
Ulertzen didazun ez dakit.
Baina berdin zait.
Zergatik behar zaitut
Pasatakoa alperrik.
Ez dakit, zergatik.