Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Zenbat bider, oraindino
gehiago egingo neukela,
gehiago gura neukela.
Zenbat bider ezinaren
kate hain labur honen
erruz, kate hain astun
honen pixuz, zertxobait
gehiago iritxi
nahiez urkatuten.
Aitak azeri bat
inoiz, lazu bategaz
atrapatu eban.
Lazua lotuta
egoan taketaren
bueltan, ihesi beharrez,
presoago geratuta,
azeria ito egin zen.
Gogoan dut astoa,
sasi ertzeko ahuntza,
goizean zoztor batean
lotzen genduzalarik,
egun erdirako
dena euken gorri
alkantzuko larrea;
ta, udako eguzkitan
alferrik saiatzen ziren
harutzagoko belarrak edo
itzala iritxi nahian.
Hala ni neure katean
banoa ahaleginduz (1)
harutzagora. Baina!
Gizonaren izaera
ez da gitxi petralagoa
abereena baino.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Askatasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa