Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGB-2^

Ez gara [gera] ohartzen
pagoak baino gehiago
nola ari garen gutxitzen,
nolatan ahulduz goazen,
enbor elbarri geratzen,
fosil, momia, edozer
gauza hotzepel bihurtzen.

Ez dugu eskatzen aiderik
bizi ahal gaitezen,
lurrik, non egon, non iraun
non segi bizitzen.

Ez dugu salatzen
asfixiz gaixotzen
gaituen trantze hau:
Herriak ez bait du
Herriko etxe bat
non herrikoz jardun,
non ikus, non entzun,
non ikas euskaldun
bizitzen, hiltzen nun
euskaldun.

Narkosis aidean
bakean,
pagoen patxada
sorrean,
herriko oihanean
ondoak zerraldo
datozen artean,
ez dugu ohartzen
ez dugu salatzen
ez dugu jakin nahi
zer dugun gainean.

Geu izateko bildurrez (1)
geua erantziz,
bildur saltzailez.
Bildurtiz gezur
eta lapur.
Bihur-
tzen goaz Euskal herria
Euskal Herriren iruzur. (2)

Gaia 1: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa