Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Errazera goaz.
Ta, errazenera. (1)
Azkenean folklore
hutsa izango gara:
geure akordu bat
baina inondik ez geu.
Herri zahar bat bazen, (2)
halako ohiturak zituen
ta, ipuin bat gehiago.
Gure ura osinaren
pitzetatik doa,
lurruntzen dihoakigu,
bertanbehera agortzen.
Osinaren neurriak,
argazki ta beste
oroigarri batzuek
biltzen ditugun artean,
osina, zingira
bihurtzen dihoa.
Osinaren arrazoi den
urez
ez gara axo1atzen.
Ta esango dute:
Bizitza urak zuen
ta ura zuten bizitza;
ura agortu-ala (2)
agortu egin ziren.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa