Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Esperantzari leiho bat
zabaldu omen diote
bizi ahal ote den (1)
ikusteko ere.

Baina apenas (2)

ikusi duten esperantzarik.
Desilusio usai bat
erten omen da leihotik.

________________

ELRD^

Esperantzari leiho bat
zabaldu omen diote
bizi ahal ote den
ikusteko ere.
Bizi ahal ote den
esperanzarik.

Esperantzari leiho bat
zabaldu omen diote
baina nekez ikusi dute
baina nekez esperantzarik.

Baina
desilusio usai bat
erten omen da leihotik erten... [sic]

Esperantzari leiho bat...

________________

RED^

Diu que han obert una finestra
a l'esperança

per veure, si viu.

Peró a penes si n'han vist,
d'esperança.
De la finestra ha eixit
olor de desengany.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa