Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Hegats^

Dakidantxoa dastatuz,
pentsamendua haztatuz [usatuz],
irudimena sustatuz [biratuz],
arnasa edo lurrun argi bat
sortu zait hitza eskatuz
zzzzzzzzzzzzzz

z z z halabeharrez
oroimenaren zeharrez,
gustoa bide meharrez,
txispa bizia limur dezakeen
hots juxtuaren beharrez
zzzzzzzzzzzzzz

z z z asko ibiliz
galerietan irrikiz
tresnak hartu eta itzuliz,
zer lanak, koņo, nahi bezain laster
nahiena [arnasa] ezin atxekiz
zzzzzzzzzzzzzz

z z z ahalegin osoz [oroz],
behin eta berriz erasoz,
bide bihurri, nekosoz,
arnasa eta eskatzen zuen
hitza, elkargana datoz
zzzzzzzzzzzzzz

z z z lehendanik kirikaz* [lehenengo ezmezaz*],
gero elkarren irrikaz, [liluraz]
batzandu dira kilikaz [algaraz]
beti guztiko ballet iaioan
erritmoz eta musikaz
zzzzzzzzzzzzzz

Gaia 1: Idazlea
Azpi-gaia: Idazlea: Hitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa