Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Hegats^

Udagoena heldu da
ezkien orrietara.
Udagoena heldu da.
Berdea zen naturaren
gainjantzia maraztu da.

Zelaiak maskaldu dira;
eguzkia laburtu da;
masustak berindu* dira.
Itzala freskatzen eta
luzeagotzen ari da.

Larre goietatik behera
ardiak, behiak, behorrak,
babes bila, maldan behera.
Ezkurrak, orri margulak
arboletatik lurrera.

Lorerik, zenbait moretxo
han hemenka eta bakan.
Lorerik, zenbait moretxo.
Artalastoak garbalik,
ez da mardulik ezertxo.

Txaboletara jaitsi da
Gorbeiko haize zorrotza,
ez da deusekin gupida.
Behorrak batean dira,
apalik dute mototsa.

________________

AOB (eskuzkoa)^

"Udagoena heldu da
ezkien orrietara".
Udagoena heldu da.
Berdea zen izadiaren [naturaren]
kolorea aldatu [maraztu] da. (1)

Sasiak gorrindu dira,
eguzkia laburtu da,
sasiak gorrindu dira
egunak, igaro ahala,
geroz hotzagoak dira. (2)

Larre goietatik behera
ardiak, behiak, behorrak,
larre goietatik [maldan] behera (3)
ezkurrak, orri maskalak [margulak]
pagoetatik [arboletatik] lurrera.

Lorerik, zenbait moretxo
bideak urez [putzuz], lokatzez,
lorerik, zenbait moretxo,
Gorbeiko haizea garbalik
ez dago mardul ezertxo. (4)

Txaboletara jaitsi da
Gorbeiko haize zorrotza.
Txaboletara jaitsi da [Elur lapatx ari da].
Behorrak pilatu dira,
apalik dute mototsa.

Gaia 1: Urtaroa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa