Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bat. Hau da bat:
San Andres Martiria
dugu zaindaritzat.
Fin jokatu beharra (1)
dugula deritzat.

Aldapaz gora San Andres,
San Andres Soraluzeko,
ermita debot apalez. [I]
Pago zabala ermitondoan
zauri ta koska zakarrez,
baina ez dago negarrez,
pultsuan gora jasorik dauka
adaburua indarrez.

Bi. Hau da bi:
Hitzaren alde zuen
odola ixuri.
Herri fusilatuak (2)
San Andres dirudi.

Asko ikusitakoa,
San Andreseko bailaran
ermitondoan pagoa.
Ezagutzen du bake salduen
gerra galduen lainoa;
adorez orpo sendoa,
jasan ditugun egun beltzetan
ez du makurtu lepoa.

Eup! Hau hiru:
San Andresek hospea [sic]
bere eskuetan du.
Itxaropen-itsasoz (3)
jarraituko dugu.

Urtez urte San Andresen
horri ederrez pagoa,
urtero heze ta lerden.
Bere pozetik demaigu poza
ihardun dezagun irauten,
eskubidei [sic] gogor eusten,
behin honez gero askatasuna
hasi da kateak hausten.

Lau. Hau da lau:
San Andresen omenez (4)
gogorakizun hau:
Etsitzen ez duenak
irabaziko dau.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa