Hegats^
Urriko hogeita hamarrak arratsaldeko bostak laurden
gutxi. Igandea, ta Arantzazu
kotxez lapaxturik. Motxiladun jende
asko ageri da, mendiko haizeak
masailak piztuta. Mendietatik ezik (1)
Arantzazutik ere ihes egiteari
eman dio jendeak.
Eguzkiak ere laster utziko du
zeru oskarbia,
ta itzalirik utziko du
baso, larre ta zelaien
kolore bizi pila guztia.
Hego haize iharra, epel eta pozgarri
ibili da oraintxe arte ia.
Eguzkia jaitsi ahala hoztuz doa
eta indar zorrotza hartuz, ebakitzen duen hura. (2)
Artia mendiaren honuzkaldea
azpilduraz, zoko-mokoz, ageri da dena,
gainen hori nahasia eta sakostetako
urdin, grisez geundua,
izurren arabera txandakatuz. (3)
Jende asko izan da Arantzazun.
Seiak laurden gutxi da.
Usabakotxenan gorde da eguzkia. [I]