Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Arri, bedar, zugaitz, sasi, (1)
neure bideko uts eder
nork irakatsi izan deutsue
giza biotzak samurtzen? (2)

Diñostazuen ezbaiko berba [berba malsoa]
ezelan ez dot ulertzen,
baiña arimea miazka daukot
zuen zirri bat gozartzen.

Maite zaituet, neure bideko
anai ulertu eziñok.
Maite zaituet, arri, belarki,
sasi ta zugaitz anaiok.

... Baiña ta zuek aitzen dozuez
esker erantzun bertsuok?

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa