Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Zerbait bear dot, ikusten ez dan
zerbait eder ta jasoa.
Lore ta izarren ganetik dago
izan dot bere susmoa.
Deiezka daukat, ez dakit nundik,
aren dei otsik-bakoa!
Lokarrietan zoratu urrean
daukot arima gaixoa. (1)

Egizkoa da Behar Dodana [Egi utsa da nire zerbait au] (2)
Egi utsa da Egia (!)
neure olerkiz [bertsotan] kantetan noan (3)
neure naikizun bizia.
Nun gorde dagon ez dakidala
billa nabilko zolia,
noiza ez baiña ba-dakit iñoiz
lortu neikela [lortuko dodan] guztia.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: traszendentzia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa