ELRL^
Andre Maria, zeruetara
zoaz gora bearrean.
Egari azkar zara, ederra,
egari [egazti] danen artean. [I]
Gora ta gora, gora ta gora,
iradu*, zuzen, ederki [zoaz zuzen bai ederki],
gora ta gora zoaz, eskier,
ego gabeko egari.
Egari argi, egari bigun,
egari txairu gardena!
Zeuri daukazu aingeru talde
palma ta lirioduna.
Eta zu goitar jarei ta gallen [eta zu gallen],
uso zuri ta gupera,
goruntza zoaz, nekerik gabe,
Jainko Jaunaren eskura.
Zeru guztian kantu bat dago,
zeure igonaren kantua.
Zerua jaitan, txaloka dago,
zeuri begira zerua.
Zu gora-gora, gelditu gabe,
izan aundi argitsua.
Zu gora-gora, gelditu gabe,
Birgiņa lilluratua.
Argi soillezko beso zuriok,
zabalik lore betean,
iretargi bat zara zeruko
santu argien artean.
Gorago zoaz, geroz gorago,
maitasun bultza luzean.
Gorago zoaz, mizka* [argi] ta eder,
kantu ta soiņu ganean.
Irutan Bakar Jainkoa dago
zeruen zeru altuan.
Gozatsu, antxe gelditu zara
Seme Jesusen onduan.