Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Iñoiz ikusi dozu
Aita San Frantzizko? (1)
Ikusi nai ba dozu
Arantzazun dago.

Begira praille ori
begira bestea,
arutzagokoa ta
urrengo prailllea.

Guztiek dira Aitaren
ispillu biziak,
mundu zapaltzaille
ta zeru maitaleak.

Gorputza zigortatu,
barau ta lan egin,
griñak eziaz doaz
neketsu ta samin.

Maite dabe gaixoa,
maite osasuna,
lora gozatsua ta
sasiko asuna.

Otoi egiten dabe,
kantatu ta bear,
bake ta on ereille
doaz mundu zear.

Soiñeko garratza ta
lokarri gogorrak.
Aterik ate doaz
eske, gixajoak.

Emengo bat itxiak
geroko eun ale,
geroko orixegaitik
egin ziren praille.

Aita Prantzizko Deuna
joan zan zidorrez [bidetik]
doaz praille apalok [alaiok],
Kristoren ondotik [bidari jarrairik]. (2)

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Frantzisko Asiskoa
Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa