ELRL^
Bizitza ederra da. Gora ogei urte!
Nire gaztetasunak zenbat odol-barre.
Baiņa gaztetasuna, zeurea batez be,
neure Aita Prantzisko, pozaren errege. (I)
Zure gaztetasuna dana zan adore,
ugari, bero, jagi, jantzi ta kolore.
Bazenkizun ulertzen egazti ta lore.
Eder jasoten ziņan gauzen beste alde.
Maite zendun kantua, jolasa, dantzea.
Edan zendun matsaren mama-larrosea.
Askotan poztu zendun Asisko kalea.
Sorgiņak egiņa zan zure gitarrea.
Zeurea zan bizitza oso-oso ta barri.
Zenbat gozartu zendun eguzkiak daki.
Nik maitatzen dot zure gaztetasun ori
ain gauzekin lotua eta ain egalari.
Gazte ta praille nozu, bizitza ta eder-min.
Laztan dot izadia biotz-begiokin.
Zeuri jarraituz nai dot jolas ta barre egin
gorputza zer artean ta arima zeren gain.