ELRL^
Biotz au pozez [bete] daukadanean
zelan usturik ba-neuko!
Auxe esan deutsat Jaungoikoari
landaratu nazaneko.
Lurrak biziro azkuratzen nau
bere edertasun sarkorrez.
Ez dot jakiten, gero, zer egin
ainbat zorion-lurrunez.
Deardar? Dzapart? Arkaitz bategaz
bular au zeatz apurtu?
Pozez, biotz hau asetutean ,
Jauna,
zer egin esan eidazu. (1)