Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB(C)^

Baskongadasetan
gutxiri entzun diot
baskoa ez denik.
Euskaldun ez denik
askori.
Baina jakina da
Baskongadasetan
baskoa izatea
errazenik dena.

Baskongadasetan
baskoa izateko
katellanoz gainera
ez da behar asko.
Horregatik edo
baskoak gehiago dira
euskaldunak baino.

Euskaldun izatetik
baskora pasatzeko
erdara da nahiko. (1)
Baskoa izatetik
euskaldun izatera
euskera bat dago
eta zerbait gehiago.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Baskoak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa