ELRL^
Arima, neure arima,
begiratu eta ikusi
zer lemokizun [emon leiken] erbeste onek
maitasun guztien sari.
Engaņu, guzur ta itxura
ditu munduak ugari.
Bere igurtzi ta samurkeriak
egin zeinkie [neikie] errukarri.
Pozarren etorri ziņan [nintzan]
mundu zital onetara.
Geroz dakizu [jakin dot], mundu onetan,
erbestetua zarena [nazala].
Munduko gauzak zer zeinkez [neikez]
zer antza ta izen aundia [zer diru ta zer etxeak],
eriotzeak ba-deutsu [ba-deusta] azkenik
kendu bear guztia? (1)
Begitu edestiari.
Gauza andienen utsa [autsa] da.
Lehen bai, ta orain, eztimu aunitz [Aunitz gizon ta erriren autsa]
paper batean gordeta. (2)
Itxi daiguzan aizeak.
Begitu ernai gauzeri.
Zein txikar diran, zein gitxi diran,
lurreko gizon ta erri.
Lasa beitez nai dabenak
bideko ostatu-etxean:
lapur doillorren gorde leku da
ilgo ditue [galduko dira] gabean.
Ipar-aldeko zeru-ertz,
egizko erri-atari,
orrako ontzirik datorreneko,
itxas ondoan nabil ni.