Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Gose sakon bat daukot ariman,
gauzakaz ezin betea.
Gauzak azal-uts soillik bai-dira,
beste zerbaiten ganea.
Barrua nai nik, mamiņa gura,
eusten deutsien asea.
Zeu zaitut gose, oi gauzaen gogo,
gauzen ta neure Agea.

Oskol naz eta oskol billusi
alboko inguru guztiak.
Oskol artean zeure zarata,
zeure olatu otskiak.
Maiteki zabiltz gauzen gain-barru
nabaitzen zaitu adiak.
Bete nagizu, itxaso zabal,
gozatu nire antsiak [egarriak].

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Bizitza: traszendentzia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa