Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB

Baserrian sortu zen
nire ahotsa.
Baserriko nekeak
mastrikatu* zuen.
Baserritik nuan nuen (1)
ahotsa,
hizkuntza
porrokatu baten (2)

Neure ahotsaren bila nabil
neuretzat behar ez dudan
neure ahots hau
landan utzi nahi dut
bidezidor baten egalean
bidariarentzat
diosal bat bezala. [I]

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa