ELRL^
Uren goikaldez zabiltz zu eta
uren zarata ganetik.
gauzakin naastu [Gauza tartean] nabil ni, gauza,
beste diranen [gauzaen] bidetik.
Begi gaiztuon [Nire begien] ikusira ez,
bai egin ninduzun letxik,
alaxe nabil, neure ta gauzen
egia aldatu ertzetik. (1)
Zure egitea beti da egi.
Egiak ez dau galtzerik.
Zertan nekatu asmatuteko [Begiak zertan amorruz itxi]
guzurra billatu nairik?
Ezarri zaunztan ibil-bearrez [Naiz eta ibilli begirik gabe]
Berez [beti] noiatzu zuzenik.
Zure egitea goietan dago,
gure almenen ganetik.
Gauzak egi ta egia gauza;
tartean borondatea.
Orain aitatu esku zoroan [gure eskuetan]
jarri zendun [zeunskun] ezpatea,
Bidazti goaz, azken mugarantz [Bidetik goaz, gauza tartean].
ez gordez zure legea [Danontzat dozu bidea].
Begira zagoz zelan daroan [Emen goiatsuz illotzik bata]
bakoitzak bere tresnea [bizi eta alai bestea].
Beti goiatzuz zeure bidean.
Ni neu zorion batean.
Zure egi ori aizkora bat dot
begion beko oianean.
Guzur adarrak jo ta bota, ta
lagun bear nagonean
aizkora ori argi adar dot
bideko gaba latzean [nire bideko gabean].
Zubi zabal bat dago uts-utsik [Tarte aundi bat dago zabalik]
gure ta zure tartean,
baiņan ez gozuz beian baztertu
geure autstasun baltzean.
Gora deiezka zaukaguz maite.
Jarri gaituzu fedean.
borondateaz zauritu gabe [Bildots Deunaren eztaietara]
nai dozu bizi [joan] gaitean. (2)
Apaltasuna zurubi arin [eskallera ta],
otoitza dardai trebea [otoitza ego parea].
illun mamuak [Illun illunak] ezin nei artu,
biztuta daukat [baldin badaukat] fedea.
Aita ba-zaitut ez da niretzat
beko bear au [apaltasuna] nekea.
Zure zerura kantari noa
zabalik daukat atea.
Uren ganetik barre egidazu,
uren zarata ganetik.
Gauza tartean gorde [biztu] nagizu
egia samur egiņik.
Zeureganako egin gaituzu,
ez dago beste biderik.
Eroan gaizuz sastrakaz [bidetik] baiņa
eroan gaizuz bizirik.