ELRL^
Lotu eidazu biotz trakets au
kate ta atzamar sendoez.
Mando gaizto bat legezkoa da
muxin eta azpikeriez.
Nik Zeuregana darakart sarri
gogo onez edo tatarrez.
Gero ezin dot euki luzaro
gustora eztagoenez [sic]*.
Lotu eidazu zeure ondoan
katez baino maitasunez.
Ainbeste bider eskatu deutsut
entzun nagizu bein batez.
Nik ez dot gura daiten ibilli
baztar illun ta galbidez,
zorakerien ondoren beti,
aragiaren amorez.