Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Dar-dar. Miņez da-dar. Zauri,
egarri ta barru-nekez [maite-miņez].
Zeu ta kurtzea, etsai ta lagun,
zeru-ertz baten egalez [zeru-ertz bat ebagiez]. (1)

Iseka [Illuna] ta birau loiak.
dollorkeria pozarren [Astrapala ta lotsea].
Erroi, otso ta txakur gaiztoak.
Odol ta aragi ondoren [Odol ta aragiz bidea].

An nintzan neu be pekatuz,
pekatu luze berrituz.
Neuk jaso neban astamakilla
zure biotza zulatuz.

Nire begiak ez itxuz,
amorruz. Nire begiak,
ez zituezan begitu gura [ez zituela begitu gura]
zure egiaren argiak.

Kurtze ta guzti trokara
amildu gura zindudan [bota gura izan zindudan].
Ainbat mesedek [?]
niretzat lotsa bailiran. (2)

Kurtzeraiņo eldu nintzan,
zu gehiago [zendu?] nairik [zeugaz burrukatu nairik],
erroi bat legez, otso bat legez,
txakur gaizto bat legetxik.

Samur [Dar-dar] aurkitu zindudan,
Etziņan Jainko tinkoa.
Bigun zengozan, biotz latz onen
agiņak alatzekoa. (3)

Jausi egin nintzan bera,
negarrez, damuz betea.
Zein sendoa dan zure errukia,
kurtzeko erru-gabea!

[Gogoratzen jarri nintzan. (4)
Zuk beintzat maite ninduzun.
Estutu neban zure kurtzea.
Garbaiez begitu neutsun.

Begitu neutsun. Begiok
negar anpuluz daukodaz.
Zeuk be gozatsu begitu zeunstan.
Biziro maite zaitudaz].

Gaia 1: Jesu Kristo
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Gurutziltzatua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa