DMA^
Ereserki [Goratzarre] barri bat abestuko deutsut,
ene [Aita] Jaungoikoa;
esker-miņaren miņak egiņik sortuta
neurtitzez jaioa.
Eskerrik asko, Jauna, irazapenarren* [Eskerrak zuri, Jauna, zeure egintzea arren];
eutsiz milla esker.
Esku-zabaltasuna dagokizula txit
beraxek baidager.
Izaki ta gizaki, oro irazan* zuk [egin ginduzuzan]
maitetasun utsez.
Maitasuna zurea eguzki garrarena
dizdira dan legez.
Oro egin zenduan maitasunak jota,
oro maitasunez:
Zeru urdin, izar [zerua urdin eta izar]; itsasoa oztin,
lurbira ederrez.
Maitez emon baizeuntson [Maitetsu emon zentsan] sagar gozoari
azal garraxkea
ta basa-txaltxuari zezen altsuaren
adar iltzaillea [errimea].
Maitez bildots gaxoei ardizain ernea,
auntzari basoa,
txoriai eguratza [eguratsa txoriei], ura arraņari [arrai ariņari],
goizari garoa.
Ta oro egin eban gizonarentzako
gu [sic, gure?] Irazalleak;
oro eraztu geure zorionerak
Jainko ardureak. (1)
Eskerrak dabestsudaz [diņotsudaz], guztion Egille
Jaun Alguztiduna,
Ondasunik gurenak gizasemeari [giza-semeori]
lake* zeuntsozana [zeunskuzana].
Zeuk emon zeuzkun, Jauna, gizakumeori [Zeuk emon zeunskun, duban, gizakumeori]
ludi erregetza,
amaren bularra ta aita bihotz-beran [ta amaren bularrakin aita bioztsuaren]
esku gogor-latza [esku zuzen, latza].
Maitez jaso zeuzkun [zeunskun] zuk aita sendiburu
oi, eskerrik asko!
Zeure aldezkari [ordetan] ta gure [geure] zaindaritzat
emon zeuskulako [zenskulako].
Egiņen aundi, eder! Aitaren biotzak
amanaren una [sic],
altzairuan [altzairuaren] giro, trebetasun ermo
ta zuzentasuna.
Zeugandik artutako doai bikain bat
aitagoa noski:
Seme-alabak sendu, ona jakin-azo,
Zerurako azi. (2)
Aita maitekorraren done, agurgarri
semeak gizatzen...
laztanok ezitzean izadi-lorea
Jaunari jorratzen.
Ta gizon guztietan jarri gero, Jainko
aitagertasuna*.
Zoragarria! Zeu be Aita baņo beste
ezpazara, Jauna.
Ta joria bai egin gizasemearen
aitagoa Jaunak...
Ondartzeak aretan ainbat seme euki
leiketzuz gizonak. [I]
Ereserki barri bat dabestsut gaur geure
Aita urtegunez.
Arren luzaro gorde egiguzu, otoi,
bizkor, zorionez.
Aintza Aitari eta Seme Jainkoari,
Aintza Goteunari;
Aintza ta esker oro neurri ta amaige
Ituratsun orri.
Eskerrak, Irutasun, eutsiz Milla esker,
eskerrak oparo.
Eskerrak, Irutasun, bein ta milla bider
Zeuri esker oro.