ELRL^
Urte barri bat daukozu, ama? (1)
Aurton zenbat, maite?
ez egidazu esan. Ba-dakit
zein zaitudan gazte.
Iñoiz ez dodaz kontetan zure
egun eta urteak.
Amok, naiz euki eun urte, beti
zarie gazteak.
Baiña noiz kendu dozu soiñetik
liñuzko jantzia
gaur ezkontzera joan zarean,
neskatil barria?
Ega-egari ziñoiazan gaur
gazte, lorez bete.
Jantzi ta orrazten nungo neskatxak
lagundu deutsue?
Zergaitik niri deirik egin ez
lagundu nengizun?
Neu be bertsoak abestutera
joango intxazun.
Ama, postura egingo neuke
iñork ez eutzula
abestu ordu garai aretan
nik gura bezela.
Zer esan eutsun bertsolariak?
Bikain zengozala?
Ez eutsun esan pozaren beti-
gozoa zarela?
Ai, neure ama Larrosetako, [I]
aita ba-nintzake,
neu be zeurekin ezkontzearren
ez nintzake praille.